Zer da hau?

Pentsatu duzu inoiz zure kontsumoak zer eragin duen eta enpresa batean edo bestean kontsumitzeak zer ezberdintasun dituen? Eta zu bezala kontsumoaren bote eraldatzaileari buruz kontzientziatuta dauden ehunka pertsona eta enpresen eragina gehituko balitz? Batera dugun gaitasuna izugarria da, eta botere kolektibo horri interpelatu nahi dio kanpaina honek; ongietorria ematen dizugu bertara!

“Barruan Kontsumitu” hori da: REAS Red de redes sareak sustatutako ekimena, Ekonomia Solidarioaren barruan barne-kontsumoa bultzatzeko, gaur egun gure zirkuitu ekonomikoak indartzea inoiz baino beharrezkoagoa dela uste baitugu, gure erakundeetan ekoiztuz eta kontsumituz. Garai zail hauetan, enpresa solidario askok modu kontzientean eta arduratsuan kontsumitzen duten beste erakunde zein pertsonen laguntza behar dute gizarte- eta ingurumen-onura handiak sortzen dituen jarduera ekonomikoarekin jarraitzeko. Gero eta pertsona gehiagok ez dute nahi beren kontsumoak eta diruak desberdintasuna, pobrezia, prekarietatea eta ingurumenaren suntsipena eragiten duen sistema bat elikatzea.

Dauden produktu eta zerbitzu etiko, solidario eta jasangarrien aukera zabala zabaldu nahi dugu, elkarreragin ekonomiko guztiak erregistratuz eta ikusaraziz, batak bestea kontsumituz gero dugun potentziala balioesteko. Gainera, helburu eta balio komunak dituzten enpresak eta pertsonak harremanetan jarri nahi ditugu, kontsumoa aldaketarako tresna izan dadin, komunitate handi baten parte izateak eskaintzen dizkigun lankidetzari eta elkarri laguntzeko beste praktika batzuei ateak irekiz.

Horregatik, “Barruan Kontsumitu” kanpaina bat baino askoz gehiago da. Kontzientziatutako pertsona zein erakundeei Ekonomia Solidarioaren zirkuitu ekonomiko komuna indartzeko gonbidapena da, enpresa eta kontsumitzaile arduratsuak konektatuko dituen Merkatu Sozial bat sortzen lagunduz, gure eguneroko kontsumoan oinarrituta, eredu ekonomiko bidezkoagoa, iraunkorragoa eta solidarioagoa sortzeko.

Oraindik ez baduzu argi zergatik kontsumitu barruan, begiratu hemen. Argi baduzu eta parte hartzeko modua ezagutu nahi baduzu, zatoz hona!