Zergatik #BarruanKontsumitu

Ekonomia solidarioko enpresa bat edota bertako kide bazara, langile, boluntario edo kontsumitzaile gisa, ziur aski argi izango duzu zergatik kontsumitu eta parte hartu Ekonomia Solidarioaren zirkuitu ekonomikoan.

Lerro hauetan jaso dugu Ekonomia Solidarioaren barruan kontsumitzeak duen garrantzia. Barruan kontsumitzen duzunean…

  • Kontsumo jasangarria, eraldatzailea eta gizartean zein ingurumenean eragina duena bultzatzen duzu, gizarte justuago eta iraunkorrago baten eraikuntzan parte hartuz.
  • Gehien behar duten pertsonen egunerokotasunean eragin positiboa duten gizarte-proiektu asko posible egiten laguntzen duzu.
  • Zure erosketarekin erakunde demokratiko, garden, etiko, solidario eta jasangarrien praktikak balioan jartzen dituzu.
  • Komunitatea egiten laguntzen duzu: Ekonomia Solidarioa familia handi bat gara, eta, zirkuitu ekonomikoa indartuz, gure ezaugarri nagusia den elkarrekiko laguntza eta elkartasuna * zaintzen eta praktikan jartzen ari zara, une zailetan zure inguruko enpresei lagunduz eta zuk ere zaintzen duzuna zaintzen dutenak.

Gainera, Ekonomia Solidarioaren Merkatu Sozialean kontsumitzen dugunean, zirkuitu ekonomikoaren boterea eta gaitasuna sendotzen ari gara zuzenean, egiturak, harremanak eta dinamikak sendotuz, honako hauek eginez:

  • Gizarte-erakundeen produktu eta zerbitzuen balio erantsia eta onurak zabaltzen dira, horrela, merkaturatzeko ahalmena indartuz.
  • Lankidetza-espazioak sustatzen dira, baita ekonomia solidarioko enpresen behar espezifikoetara egokitutako kudeaketa-tresnak garatu ere.
  • Lan egiten edo parte zaren erakundeak dituen balio berberak dituzten erakundeei laguntzen da, Ekonomia Solidarioaren Merkatu Sozialaren zirkuitua indartuz.

Gainera, Ekonomia Solidarioaren esparruan erostea esperientzia atsegina da, zeren:

  • Zure eguneroko bizitzan behar duzuna aurkituko duzu: Elikadura, energia, bankua, ehungintza, aholkularitza-zerbitzuak, aisialdirako aukerak, etab. produktu zein zerbitzuen katalogo zabal batean jasoak.
  • Produktu eta zerbitzu guztiak irabazi asmorik gabeko erakundeetatik datoz, eta ekitatearen, lan duinaren, lankidetzaren, jasangarritasunaren eta inguruarekiko konpromisoaren aldeko apustua egiten dute; beraz, erosketa etikoa eta iraunkorra izango da.
  • Horrela, koherentea izango zara zure ideiekin, eta zure eguneroko kontsumoa jardunbide eredugarria izango da solidarioagoak, demokratikoagoak, bidezkoagoak eta jasangarriagoak diren beste balio batzuk sendotzeko.
  • Erraza eta atsegina da, harreman beroetan, hurbiltasunean eta konfiantzan sortzen direlako.
  • Zure indar ekonomikoa zure balioak defendatzen dituzten ekimenak babestera bideratzen duzula jakiteak ematen duen poza.

Argi daukat, nire erosketa erregistratu nahi dut, Barruan Kontsumituz